XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Alaxe naiz eta Merkel nere Izena.

- Jeffrey Lamont, berriz, nerea.

Sendagillea naiz.

- Arranoa...!! Izango da emen zure bearrik....

Bertan gelditzeko asmoz al zatoz?.

- Ongi ba`letorkit, zergaitik ez?.

Salgai dagon etxerik bai al dakizu?.

- Etxea... etxea... apaiña nai ez ba`duzu....

An, ibaiaren bestaldean, eretz aien alboan dagoen ura ikusten al duzu?.

Emengo bizikeraz aspertua dago etxetxo aren jabea eta bereala aldegingo luke, ondotxo eskeintzen ba`diozu.

Nik bidali zaitudala eta sendagillea zerala esaten ba`diozu, etzaitu gaizki artuko.

Oraindik edertasun-izpiak berekin zituen emakume luze eta me bat irten zan saltokitik eta Lamont`i begira gelditu, au ibaiko zubian zijoalarik.

- Gizon ori nor da, Merkel? - Lamont da bere abizena eta sendagillea da, gaiñera.

- Bearrezkoa genuen, bada, sendagille bat erri ontan.

- Bai... Zearo lurjorik zegoen zentoia zan Joe Abott.

Kezkatsu begiratu zion Lamont`i, leenengoz; bereala lasatu zan, ordea, arrotzaren asmoa jakitean.

- Ikus ezazu, nai ba`duzu.

Ez nerea dalako, baiñan au bezain ongi eraikiriko etxerik ez duzu aurkituko errian.

Milla dolar da bere sal-neurria.

- Bosteun emango dizkitzut - esan zion sendagilleak, urrez betetako poltsatxo bati txin-txin eragiñaz.

- Zurea da etxea.

Leengo saltokira joan zan berriro Lamont, ordubete geroago eta Merkel`gana zuzendu bere urratsak, saltokian zeuden andre batzueri jaramonik egiteke.

- Kaixo, sendagille.

Etxea erosi duzula jakin dut.

Zerbait nai al duzu?.

- Bai; gauz asko bear ditut.

Nork garbituko ote lidake etxe ori?.

Zikinkeriz josia dago.

Zarata izugarria entzun zuten, Merkel erantzutera zioan unean, eta gizon bat sartu saltokira, laisterka eta larri.

- Lyme Hogdson erail zuten inditarrak atxitu dituzte!!!.

Urkatzera doaz!!.

Egundoko jendetza ikusi zuten saltokiko atetik.

- Neskatx ori ere urkatu egin nai al dute?.

- Bai eta ondo egingo diote.

Amalau urte zituen Hogdson`en arrebak eta biak erail zituzten inditar oiek.

Saltokitik irten eta jendetza zegoen lekura joan zan sendagillea.

Zugaitzetik zintzilik zeuden lau inditar, Lamont iritxi zanerako.

Neskatxa zintzilikatzen asi ziren gero eta tirots bat entzun zan orduan, (...).